
PREMIUM IZAN NAHI DUT ATHLETICZALE NAHI DUT

Zure grina, gure indarra
Izugarri alaitzen gaitu Athletic Club-agatik sentitzen duzun maitasunak
Badakigu Athletic Club-ek zure bizitzan leku berezia duela. Club Athletic-eko kide izanda, Athletic osatzen dugun familia handiaren parte bihurtuko zara, Athletic Club Fundazioari egingo diozun ekarpenari esker guztiok batzen gaituen balioak eta filosofia hezur-mamitzeko proiektu gehiago jarri ahalko baititugu martxan.
Zure konpromisoa funtsezkoa da, ekarpenek pertsona gehiagorengana iristen eta Athletic handiago egiten laguntzen baitigute.
HASI ABANTAILA GUZTIEZ GOZATZEN!
Klubarekin bat egitean, ongietorriko pack bat jasoko duzu opariekin eta txartel pertsonalizatu bat. Txartel horrekin, sarreren aurresalmentan, dendaren deskontuetan eta familia gorritazuriarentzat bakarrik antolatzen diren jokalariekin topaketetan parte hartu ahal izango duzu.

Bazkide eta Gazte abonoa izateko lehentasuna

Sarreren aurresalmenta esklusiboa

Deskontu bereziak

Opari esklusiboak

Esperientzia paregabeak
Opariak







Eskerrik asko
zure laguntzagatik
Zure parte-hartzea eskertu eta aitortu nahi dizugu, eta hori egiteko, Club Athletic-en kide bihurtu bezain pronto, fundaziozale gisa identifikatuko zaituen karnet bat helaraziko dizugu, bai eta oparitxo bat ere: Club Athletic-eko jarraitzaileentzat Athleticen ikonoak irudikatzen dituzten irudi batzuk helaraziko ditugu. Premium jarraitzaileei txartel-zorro automatiko grabatua oparituko diegu.
Urtero, Athletic Club Fundazioarekin duzun konpromisoa berritzean, karnet eguneratu bat eta opari berezi bat bidaliko dizkizugu, zure harrotasun eta leialtasun athleticzalea goraipatzeko. Aurten kotoizko tote bag esklusibo bat, Unique in the world-en logoarekin oparitzen ari gara.
Bizi ezazu azken partida kanpoan athleticzaleekin Club Athletic edo Club Athletic Premium-eko kide bazara, maiatzaren 18an Mestallan (Valentzia) jokatuko den partidarako Club Athletic komunitatearentzat erreserbatutako 25 sarreretako bat lor…
Ikusi saritutako kideen kodeak jokalariak ezagutzeko Igande honetan, maiatzaren 11n, Athletic Clubeko 20 zalek aukera izango dute taldeko jokalariak ezagutzeko, Lezamako instalazioak bisitatzeko eta, gainera, Liga F-ko azken partida…
Dani Vivianen botak nahi dituzu? Club Athleticekin, berriro ere, gure hileroko lehiaketan parte hartzeko aukera duzu. Maiatzeko galdera asmatzen dutenek Dani Vivianen botak irabazteko aukera izango dute. Maiatzeko galdera…
Sarrera aurreratua San Mameseko azken partidarako LaLigako azken partida San Mamesen bizi nahi duzu? Club Athletic-eko kidea bazara, sarrera inork baino lehenago lortzeko aukera duzu. CLUB ATHLETIC SARRERAK EROSI…
Sarrera aurreratua San Mameseko azken partidarako LaLigako azken partida San Mamesen bizi nahi duzu? Club Athletic-eko kidea bazara, sarrera inork baino lehenago lortzeko aukera duzu. PREMIUM SARRERAK EROSI Oraindik…