
PREMIUM IZAN NAHI DUT ATHLETICZALE NAHI DUT

Zure grina, gure indarra
Izugarri alaitzen gaitu Athletic Club-agatik sentitzen duzun maitasunak
Badakigu Athletic Club-ek zure bizitzan leku berezia duela. Club Athletic-eko kide izanda, Athletic osatzen dugun familia handiaren parte bihurtuko zara, Athletic Club Fundazioari egingo diozun ekarpenari esker guztiok batzen gaituen balioak eta filosofia hezur-mamitzeko proiektu gehiago jarri ahalko baititugu martxan.
Zure konpromisoa funtsezkoa da, ekarpenek pertsona gehiagorengana iristen eta Athletic handiago egiten laguntzen baitigute.
HASI ABANTAILA GUZTIEZ GOZATZEN!
Klubarekin bat egitean, ongietorriko pack bat jasoko duzu opariekin eta txartel pertsonalizatu bat. Txartel horrekin, sarreren aurresalmentan, dendaren deskontuetan eta familia gorritazuriarentzat bakarrik antolatzen diren jokalariekin topaketetan parte hartu ahal izango duzu.

Bazkide eta Gazte abonoa izateko lehentasuna

Sarreren aurresalmenta esklusiboa

Deskontu bereziak

Opari esklusiboak

Esperientzia paregabeak
Opariak







Eskerrik asko
zure laguntzagatik
Zure parte-hartzea eskertu eta aitortu nahi dizugu, eta hori egiteko, Club Athletic-en kide bihurtu bezain pronto, fundaziozale gisa identifikatuko zaituen karnet bat helaraziko dizugu, bai eta oparitxo bat ere: Club Athletic-eko jarraitzaileentzat Athleticen ikonoak irudikatzen dituzten irudi batzuk helaraziko ditugu. Premium jarraitzaileei txartel-zorro automatiko grabatua oparituko diegu.
Urtero, Athletic Club Fundazioarekin duzun konpromisoa berritzean, karnet eguneratu bat eta opari berezi bat bidaliko dizkizugu, zure harrotasun eta leialtasun athleticzalea goraipatzeko. Aurten kotoizko tote bag esklusibo bat, Unique in the world-en logoarekin oparitzen ari gara.
132 sarrera ditugu zu bezalako kideentzat. Zozketan izena emateko epea gaur, martxoak 26, 10:00etan hasiko da eta datorren ostiralean, martxoak 28, goizeko 10:00etan amaituko da. Beti bezala, sarrerak “Nire…
Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko kideek LaLigako partida ikusi ahal izango duzue datorren igandean, apirilak 6, Estadio de la Ceramican (Vila-Real). Dagoeneko sarrerak eskatzeko epea irekita dago, martxoaren…
CLUB ATHLETICEKO KIDEEK DAGOENEKO SARRERAK EROS DEZAKEZUE. Dagoeneko 2 sarrera eros ditzakezu martxoaren 13an 21:00tan jokatuko den LaLigako Athletic Club-Rayo Vallecano partidarako. Aurresalmenta lau egunez egongo da martxan, otsailaren…
Aitaren Egun honetan, zerbait berezia oparitu. Club Athletic-en kide txartela eta gure familia handiaren parte izateko aukera eskaini. Txartel honi esker, kluba gertuago sentituko duzu, onura esklusiboak izango dituzu…
Izugarri gustatzen zaigu gure kideetako batek Nico Williamsen kamiseta jaso duela iragartzea, joan den hilean gure kideen artean zozketatu genuena. Irabazleak argazki bat bidali digu bere kamiseta berriarekin eta…