
PREMIUM IZAN NAHI DUT ATHLETICZALE NAHI DUT

Zure grina, gure indarra
Izugarri alaitzen gaitu Athletic Club-agatik sentitzen duzun maitasunak
Badakigu Athletic Club-ek zure bizitzan leku berezia duela. Club Athletic-eko kide izanda, Athletic osatzen dugun familia handiaren parte bihurtuko zara, Athletic Club Fundazioari egingo diozun ekarpenari esker guztiok batzen gaituen balioak eta filosofia hezur-mamitzeko proiektu gehiago jarri ahalko baititugu martxan.
Zure konpromisoa funtsezkoa da, ekarpenek pertsona gehiagorengana iristen eta Athletic handiago egiten laguntzen baitigute.
HASI ABANTAILA GUZTIEZ GOZATZEN!
Klubarekin bat egitean, ongietorriko pack bat jasoko duzu opariekin eta txartel pertsonalizatu bat. Txartel horrekin, sarreren aurresalmentan, dendaren deskontuetan eta familia gorritazuriarentzat bakarrik antolatzen diren jokalariekin topaketetan parte hartu ahal izango duzu.

Bazkide eta Gazte abonoa izateko lehentasuna

Sarreren aurresalmenta esklusiboa

Deskontu bereziak

Opari esklusiboak

Esperientzia paregabeak
Opariak







Eskerrik asko
zure laguntzagatik
Zure parte-hartzea eskertu eta aitortu nahi dizugu, eta hori egiteko, Club Athletic-en kide bihurtu bezain pronto, fundaziozale gisa identifikatuko zaituen karnet bat helaraziko dizugu, bai eta oparitxo bat ere: Club Athletic-eko jarraitzaileentzat Athleticen ikonoak irudikatzen dituzten irudi batzuk helaraziko ditugu. Premium jarraitzaileei txartel-zorro automatiko grabatua oparituko diegu.
Urtero, Athletic Club Fundazioarekin duzun konpromisoa berritzean, karnet eguneratu bat eta opari berezi bat bidaliko dizkizugu, zure harrotasun eta leialtasun athleticzalea goraipatzeko. Aurten kotoizko tote bag esklusibo bat, Unique in the world-en logoarekin oparitzen ari gara.
Eskaera epea itxi ondoren, 96 kide sarrerak eskatu zituzten bisitari gisa apirilaren 20an, igandean, Santiago Bernabéu estadioan jokatuko den Real Madrid – Athletic Club partidarako. Beraz, zozketa bat egin…
Zozketa egin ondoren, hurrengo escort kids-ean ateratzeko izena eman zuten Club Athletic-eko 704 kideen artean, Rangers FC-ren aurkako hurrengo partidan jokalarien eskutik zelairatuko diren sarituak hauek dira: 22247, 22258,…
Club Athletic-eko kideek San Mamesen jokatuko den lehoien partida ikusteko sarrerak eskuratu ditzakezue. Datorren igandean, otsailaren an,12:00etan, emakumezkoen Athletic Club eta UD Tenerife taldeek elkarren aurka jokatuko dute San Mamesen. CLUB…
Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko kideek datorren igandean, apirilaren 20an, Santiago Bernabéu zelaian (Madrid) LaLigako partida ikusteko aukera izango dute. Sarrerak eskatzeko epea dagoeneko irekita dago eta apirilaren…
Pozten gaitu Marta Arin Athleticzaleak BM Supermerkatuekin antolatutako bidaiaren zozketa irabazi duela igartzeak! Martak taldearekin bidaiatuko du Madrilera eta Real Madriden aurkako partidaz gozatu ahal izango du Santiago Bernabeu…