
PREMIUM IZAN NAHI DUT ATHLETICZALE NAHI DUT

Zure grina, gure indarra
Izugarri alaitzen gaitu Athletic Club-agatik sentitzen duzun maitasunak
Badakigu Athletic Club-ek zure bizitzan leku berezia duela. Club Athletic-eko kide izanda, Athletic osatzen dugun familia handiaren parte bihurtuko zara, Athletic Club Fundazioari egingo diozun ekarpenari esker guztiok batzen gaituen balioak eta filosofia hezur-mamitzeko proiektu gehiago jarri ahalko baititugu martxan.
Zure konpromisoa funtsezkoa da, ekarpenek pertsona gehiagorengana iristen eta Athletic handiago egiten laguntzen baitigute.
HASI ABANTAILA GUZTIEZ GOZATZEN!
Klubarekin bat egitean, ongietorriko pack bat jasoko duzu opariekin eta txartel pertsonalizatu bat. Txartel horrekin, sarreren aurresalmentan, dendaren deskontuetan eta familia gorritazuriarentzat bakarrik antolatzen diren jokalariekin topaketetan parte hartu ahal izango duzu.

Bazkide eta Gazte abonoa izateko lehentasuna

Sarreren aurresalmenta esklusiboa

Deskontu bereziak

Opari esklusiboak

Esperientzia paregabeak
Opariak







Eskerrik asko
zure laguntzagatik
Zure parte-hartzea eskertu eta aitortu nahi dizugu, eta hori egiteko, Club Athletic-en kide bihurtu bezain pronto, fundaziozale gisa identifikatuko zaituen karnet bat helaraziko dizugu, bai eta oparitxo bat ere: Club Athletic-eko jarraitzaileentzat Athleticen ikonoak irudikatzen dituzten irudi batzuk helaraziko ditugu. Premium jarraitzaileei txartel-zorro automatiko grabatua oparituko diegu.
Urtero, Athletic Club Fundazioarekin duzun konpromisoa berritzean, karnet eguneratu bat eta opari berezi bat bidaliko dizkizugu, zure harrotasun eta leialtasun athleticzalea goraipatzeko. Aurten kotoizko tote bag esklusibo bat, Unique in the world-en logoarekin oparitzen ari gara.
Datorren ostiralean, martxoaren 28an, Club Athletic-eko 5 kideek lehoiekin batera argazkia atera ahal izango dute, San Mamesen jokatuko den LALIGAko partida aurretik. Zozketa egin ondoren, martxoaren 28an, ostirala, 21:00tan,…
Club Athletic Play etengabe hazten ari da, horregatik, dagoeneko eskura dituzu zure mugikorrerako pantaila horma-paper berriak!!! Sartu Club Athletic Play-n, deskargatu doan horma-paper berriak eta eraman gorritazuri koloreak beti…
Sevilla FC–Athletic Club partidarako eskari epea amaitu eta zozketa egin ondoren, hauek izango dira martxoaren 16an, Ramón Sánchez Pizjuán zelaian Athletic animatzeko aukera izango duten kideak: 37535: sarrera 1…
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko 29. jardunaldiko partidarako bi sarrera eros ditzakete kide bakoitzeko. Lehoiek CA Osasuna izango dute aurrez aurre martxoaren 28ean, ostirala (21:00etan), San…
Club Athletic eta Club Athletic Premium-en kideek Ramón Sánchez Pizjuán estadioan Athletic animatu ahal izango duzue datorren martxoaren 16ean. Dagoeneko jokatuko den Sevilla FC-Athletic Club partidarako sarrerak eskatzeko epea,…