Fundación Athletic Club

Athletic Club – AZ ALKMAAR sarrerak

Club Athleticeko kideek , urriak 3 , osteguna , San Mamesen jokatuko den 2024/25 denboraldiko 2. jardunaldiko Athletic Club – AZ Alkmaar norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa irailaren 16ra arte egongo da indarrean, 12:00ak arte. Ordutik aurrera, Club Athletic-eko gainerako kideentzat irekiko da. Bi kolektiboek asteazkeneko 12:00ak arte izango dute sarrerak erosteko aukera, eta orduan publiko orokorrarentzat zabalduko da.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETIC PREMIUM SARRERAK

CLUB ATHLETIC SARRERAK