Fundación Athletic Club

Athletic Club – RC CELTA sarrerak

Club Athleticeko kideek , irailaren 22ko asteburuan(data eta ordua zehazteke) , San Mamesen jokatuko den 2024/25 denboraldiko 6. jardunaldia Athletic Club – Celta norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa irailaren 2ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA