Fundación Athletic Club

AURRESALMENTA: Athletic Club – BETIS sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hamabigarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urriaren 14ean, astelehenean, hasiko da

Azaroaren 3an, igandea, jokatuko den Athletic Club-Real Betis neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urriaren 14ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.

SARRERAK CLUB ATHLETIC

CLUB ATHLETIC PREMIUM

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!