Azaroko galderak abenduan San Mamesen jokatuko diren partidetarako bi sarrera bikoitz ditu sari
Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.
Azaroko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren Real Sociedaden partidarako sarrera bikoitz bat zozkatuko da.
Hauexe da galdera: “Zein egunetan ospatzen da Athletic Cluben 125. urteurrenaren amaiera?”. Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Azaroko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Atlético de Madriden eta U.D. Las Palmasen aurkako partidetarako sarrerak lortu dituzten Club Athletic kideak 25606 (Atlético de Madrid) eta 27641 (U.D. Las Palmas) zenbakiak izan dira. Zorionak!