ZER DA HILEROKO LEHIAKETA?
Hilero, Club Athleticek bere kideei historia edo gaurkotasun zuri-gorriari buruzko galdera batean parte hartzea proposatzen die. Asmatzen dutenen artean, sariak zozketatzen dira hilero, hala nola San Mameseko partidetarako sarrerak, kamisetak edo jokalariekin izandako esperientzietan parte hartzea.
Hilabete bakoitzeko lehen egun baliodunean, beste galdera bat egiten da, eta parte hartzeko epea zabaltzen da, hil bereko azken egunean amaitzen dena.
NOLA PARTE HAR DEZAKET?
Hileroko lehiaketan parte hartzeko, hau besterik ez duzu egin behar:
- Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea izatea.
- Zure kredentzialekin “Nire kontua” arlo pertsonalera sartu.
- «Abantailak eta zozketak» atalera joan eta erantzun galderari «Hileroko lehiaketa» atalean.
ZEIN DA HIL HONETAKO GALDERA?
Uztaileko galdera honako hau da: “Zein talderen aurka gainditu zuen Athletic Clubek Europako kanporaketa bat txanpon bat airera jaurtita?”.
ZEIN DA HILABETE HONETAKO SARIA?
Uztaileko galdera asmatzen dutenen artean, 2025-26 bigarren ekipazioko kamiseta zozkatuko dugu.
NOLA DAKIT SARITUA IZAN NAIZEN?
Lehiaketan parte hartzeko epea amaitu ondoren, hurrengo hilabeteko lehen egunean zozketa egiten da galdera asmatzen dutenen artean eta Athletic Club webguneko berrietan argitaratuko da. Gainera, posta elektronikoz harremanetan jartzen da sarituarekin, sariaren berri emateko.
Club Athleticen kidea bazara eta uztaileko erantzuna badakizu, sartu zure arlo pertsonalean eta asmatu erantzuna.
NOR IZAN DA AURREKO HILEKO IRABAZLEA?
Ekaineko lehiaketan, galdera hau izan zen: Nor da Athletic Cluben historian Europako txapelketetan partida gehien jokatu dituen jokalaria? Eta erantzun zuzena “Oscar de Marcos” zen. 1426 kidek parte hartu zuten eta horietako 1231k erantzuna asmatu zuten.
Zozketa egin ondoren, saritutako kidearen zenbakia 26.350 izan da. Zorionak! 2025-26 kamiseta berria irabazi duzu.
Oraindik kide ez bazara, ezagutu Club Athleticen zain duzun guztia edo egin jauzia Club Athletic Premium-en abantaila esklusiboekin.