Fundación Athletic Club

eskatu logroñeSErako sarreraK

Zabalik dago Club Athletic kideek Logroñesek eta Athletic Clubek urtarrilaren 4an Las Gaunasen (Logroño) jokatuko duten Kopako partida ikusteko sarrerak eskatzeko epea.

Epea hilaren 27an, ostirala, 10:00etan amaituko da, eta 50 €-ko 65 sarrera ditugu zu bezalako jarraitzaileentzat.

Jarraitzaileek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, eta biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.

Zozketa ostiralean egingo da, 12:00etan.

ESKURATU SARRERA

Horrelako zozketetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic-eko kide eta gozatu abantaila guztiez.

* Sarreren irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 72 orduetan erosteko aukera berresteko eta ordainketa egiteko estekarekin. Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, erabiltzaile horiek Klubak edozein lehiaketarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.