Otsailaren 2an, igandean, Benito Villamarinen jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek
Zabalik dago Real Betisek eta Athletic Clubek Benito Villamarinen jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko “Nire kontua”n izena emateko epea. 28 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 32 euroan bakoitza.
Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Horrelako zozketetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic-eko kide eta gozatu abantaila guztiez.
* Sarreren irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 72 orduetan erosteko aukera berresteko eta ordainketa egiteko estekarekin. Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, erabiltzaile horiek Klubak edozein lehiaketarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.