Fundación Athletic Club

EZAGUTU CLUB ATHLETIC PLAY

Eduki esklusiboetarako sarrera, jokalarien irudi berriak eta laburpen guztiak, Club Athleticentzat bakarrik

Gaurtik aurrera, Club Athletic-eko kide guztiak gune berri batera sar zaitezkete Nire kontua: Club Athletic Play eremuan. Mundu osoko athleticzaleak Klubetik gertuago sentitzeko pentsatutako gunea da.

Club Athletic Play-ren lehen atal honetan honako hauek izango dituzu: mugikorrerako pantaila-funtsak, jokalarien txartel ofizialak, partiden irudi esklusiboak, entrenamenduak eta erreportajeak eta 2024/25 denboraldiko partiden laburpen guztiak, bai lehen taldearenak, bai Emakumezkoen Athletic Club taldearenak, bai Bilbao Athleticenak.

Club Athletic Play da hazten jarraitzeko eta gure nortasuna eta filosofia inoiz baino urrunago ezagutzera emateko apustu berria. Horregatik, gune honetara edozein txartel mota sar daiteke: Athleticzale, Club Athletic eta Club Athletic Premium. Gainera, laster, eduki eta sorpresa gehiago sartuko ditugu.

CLUB ATHLETIC PLAY-EAN SARTU

Athleticen edukirik esklusiboena ezagutu nahi baduzu, egin zaitez Athleticzale doan eta ez ezazu ezer galdu!