Club Athletic-eko 5 eta 13 urte bitarteko jarraitzaileek edo Club Athletic-eko kideen senitartekoek bakarrik gozatu ahal izango dute esperientzia ekainaren 16an (igandea) , 17:00 etan, San Mamesen jokatuko den Athletic Club- Sevilla FC-ren partiduan.
Hamaika zortedunek jokalariei lagundu ahal izango diete aldageletako tuneletik berdeguneraino eta Katedralaren arnasa lehen pertsonan sentitu ahal izango dute. Adingabeek eta haien laguntzaileek zelaiko eraztunetik izango dute partidaz gozatzeko aukera.
Horretarako, interesa duten jarraitzaileek “Nire kontua” saioko “Beste esperientzia batzuk” tartean eman beharko dute izena, ekainak 9, baino lehen.
Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta gogaide kodeak webgunean argitaratuko ditu.