Fundación Athletic Club

JOKALARIEKIN ZELAIRA SALTO EGIN Valencia CFren aurkako partidan

Club Athleticeko jarraitzaileek esperientzia ahaztezina bizi edo oparitu ahal izango dute San Mamesen abuztuaren 28an Valentziaren aurka jokatuko den LaLigako partidan.  

5 eta 13 urte bitarteko hamaika haurrek jokalariak lagunduko dituzte aldageletako tuneletik San Mameseko soropilerako bidean, Athletic Clubeko ereserkia entzuten den bitartean.

Horretarako, interesa duten jarraitzaileek “Nire kontua” saioko “Beste esperientzia batzuk” tartean eman beharko dute izena, abuztuak 19, baino lehen.

Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta gogaide kodeak webgunean argitaratuko ditu.  

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera hemen.