1. INFORMAZIO OROKORRA
Webgune honen titularra ATHLETIC CLUB erakundea da. Helbide hau du: Mazarredo zumarkalea 23, 48009 Bilbo. IFK: G-48074264. Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, CD0000617 zenbakiarekin. Telefono-zk.: 94 424 08 77. Helbide elektronikoa: [email protected].
Lege-ohar hau ATHLETIC CLUB erakundearen titulartasuneko web-orri guztiei eta webgune honetan edo web-orri horietan jasotako azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal guztiei ere aplikatuko zaie, baldin eta ATHLETIC CLUB erakundearen jabetzakoak badira modu esklusiboan.
Webgune hau erabiliz gero, baita ATHLETIC CLUB erakundearen jabetza esklusiboko domeinu edo edukiren bat erabiliz gero, ulertuko da lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika —webgune honetan eskuratu dezakegu— irakurri eta ulertu dituzula, eta inolako mugarik eta erreserbarik gabe onartzen dituzula.
Adostasun horrek ez die eragingo webguneko zerbitzu jakin batzuetan aplikatu ahal diren erabilera-baldintzei edo -terminoei, eta ezinbestekoa izango da baldintza horiek onartzea zerbitzu horietarako sarbidea izateko.
ATHETIC CLUB erakundeak eskubidea du webgune honetan ageri diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, bai eta, besteak beste, edukiak eta informazioak zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe. Hori dela eta, baldintza horiek zentzuzko maiztasun batekin kontsultatzea gomendatzen du, haietan aldaketarik baldin badago ere.
Lege-ohar honetan ezarritako baldintzekin ados ez bazaude, mesedez eskatzen dizugu ez erabiltzeko; izan ere, esan dugunez, webgunea erabiltzeak lege-oharrean eta pribatutasun-politikan jasotako legezko baldintzak onartzea dakar.
2. HIZKUNTZA
Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan argitara daitekeen beste edozein legezko informazio itzultzen baditugu, eta desadostasunen bat badago gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean, gaztelaniazko bertsioa lehenetsiko da.
3. JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK
a) ATHLETIC CLUB erakundeak sortutako edukiari dagokionez
Webgune hau osatzen duten edukiaren eta elementuen titularra ATHLETIC CLUB da, eta, beraz, hari dagozkio haren jabetza intelektuala eta, zehazki, webguneko orrietako iturburu-kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, merkataritza-izen edo zeinu bereizgarri, soinu eta elementu grafiko edo soinu-elementu guztien jabetza. Hori ez da zerrenda itxi bat, adibide bat baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiarekin bat etorrita.
Erabiltzailearen betebeharra da edukiak modu arduratsuan eta egokian erabiltzea, legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuta. ATHLETIC CLUBek baimena ematen die erabiltzaileei webgunean dagoen informazioa ikusteko, baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (haien sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko ekintza, besterik ez), betiere elementuak erabilera pertsonalerako baino erabiltzen ez badira. Horrez gainera, baimena ematen du kazetaritza-lanetarako erabiltzeko, baina horretarako baino ez, betiere, kasu bietan, edukiaren osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria ATHLETIC CLUBen jabetzako webgune hau dela identifikatzen bada.
Debekatuta dago webgunearen edukia erabiltzea aurreko paragrafoan espresuki adierazitako xedeetarako ez bada, eta berariaz debekatuta dago edukiaren erabilera oker oro edo eduki horren izaeraren kontrako erabilera oro. Debekatuta dago webgunearen edukia banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean jakinaraztea edozein bitarteko eta teknologiaren bidez. Horretarako, beharrezkoa da ATHLETIC CLUBen aurretiazko eta berariazko baimena, eta testu honen aurkako edozein jarduketa jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen arloko araudiaren urraketatzat joko da.
ATHLETIC CLUBek egokitzat jotzen dituen legezko ekintzak baliatu ahal izango ditu bere eskubideak defendatzeko.
b) Erabiltzaileek sortutako edukiei dagokienez
Gure webgunean edo ATHLETIC CLUBek antolatutako gertaera, jarduera, sustapen edo lehiaketa batean parte hartzeko, ikus-entzunezko edozein eduki babesgarri (bideoa, argazkiak, testu-edukia…) bidaltzen badiguzu, hartu hau kontuan:
- Edozein informazio edo iritzi literario, artistiko, zientifiko, tekniko edo beste edozein motatakoa artikulu, marrazki, bideo, argazki edo testuko edo ikus-entzunezko beste edozein edukiren bidez zabaltzen bada, edozein bitarteko edo euskarri erabilita, jabetza intelektualaren eskubideek babes dezakete.
- Eduki hori bidaltzen bada, esan nahi du bidaltzailearen baimena dugula webgune honetan edo sare sozialetako gure profiletan erabiltzeko. Eduki horien gaineko egile-eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du.
- Hala ere, edukiak guri bidaltzeak edo webgune honetan edo gure sare sozialetan argitaratzeak haien gaineko erreprodukziorako eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzea dakar, eta egileak eskubide horiek edozein modutan ustiatzeko eskubideari eutsiko dio, betiere ez badio kalterik egiten hedabide horietan guk normalean argitaratzen dugun edukiari. Beraz, bidaltzaileak modu ez-esklusiboan, doan, iraupen mugagabearekin eta mundu osorako lagatzen digu eduki horiek osorik edo partzialki erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea —eduki horien azpilizentzia egiteko aukerarekin—, gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean garatuko den edozein bitarteko erabilita, edozein helbururako. Eduki horiek honetarako erabili ahal izango dugu, besteak beste: ekitaldiari edo jarduerari buruzko informazioa emateko, hura dokumentatzeko, haren ikus-entzunezko memorian sartzeko, eta publizitate-liburuxketan, posterretan, papergintzan, sustapen-karteletan eta abarretan erabiltzeko.
- Igorleak bere titulartasuna bermatzen du edo egiazta dezake eduki horiek erabiltzeko eta haien lizentzia emateko beharrezkoak diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen, onespen eta adostasun guztiak dituela, eta edukiek ez dutela urratzen hirugarrenen eskubiderik, datu pertsonalak babesteko eskubiderik eta jabetza intelektualaren eskubiderik. Igorlea izango da erantzule bakarra hirugarrenek, Administrazio Publikoa barne, eduki horien inguruan erreklamaziorik egiten badute edo kalte-galerak eskatzen badituzte. Gainera, legeak gure eskubideak defendatzeko ematen dizkigun akzioak baliatzeko ahalmena dugu, eta, hala, aurre egin behar diogun edozein erantzukizun, baita ekonomikoa ere, igorleari jasanaraziko diogu.
4. SEGURTASUNA
Webgune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-kanal seguru bat ezartzeko, eta, beraz, datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak bermatu egiten du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzariaren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horrek bidalitako informaziora sartzea eragozten die hirugarrenei.
5. ERANTZUKIZUNA
a) Informazio orokorra
ATHLETIC CLUB erakundearen interesa da webgune honek ahalik eta eraginkortasunik handienarekin funtzionatzea eta sortzeko izandako xedea betetzea. Hala ere, ATHLETIC CLUBek ezin du bermatu webguneak eta zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeak edo bertan sartzeko ezintasunak sorrarazitako kalteen gainean, ez eta, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz edo bertsio eguneratu gabeak erabiltzearen ondorioz, erabiltzailearen ordenagailuan, sistema informatikoan edo bertan gordetako fitxategietan eragindako kalteen gainean ere.
Era berean, ez du erantzukizunik izango webguneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoengatik, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunagatik edo funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzio edo irregulartasunengatik ere (adibidez, Interneteko sarearen edo web-orria ostatatzen duen zerbitzarien arazoek eragindakoak).
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau leialtasunez eta modu zilegian erabiltzeko, trafikoaren legeei eta erabilerei jarraituz. Halaber, erabiltzailearen betebeharra da ATHLETIC CLUBen edo hirugarrenen irudiari, interesei edo eskubideei kalte egin diezaiekeen edota webgune honen erabilera normalari nola edo hala kalte egitea edo webgunea erabilezin utzi, gainkargatu edo haren funtzionamendua galaraztea eragin dezakeen jokabiderik ez izatea.
ATHLETIC CLUBk eskubidea du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioak, etab. zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe. Hori dela-eta, baldintza horiek zentzuzko maiztasun batekin kontsultatzea gomendatzen du, haietan aldaketarik baldin badago ere. Zure ardura da webgune honetan gehitu ahal diren lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurtzea. Hala egiten ez baduzu, ez duzu erabili behar webgunea, ezta bertan sartu ere. ATHLETIC CLUBk ez du erantzukizunik izango, eta webguneko edukiak eta bertan emandako zerbitzuak bertan behera uzteko eta sarbidea amaitutzat emateko eskubidea izango du.
b) Hirugarrenen hiperestekak
ATHLETIC CLUBen jabetzako webguneetan, hirugarrenen baliabide edo guneetan sartzeko estekak egon daitezke, uste badugu horiek zuretzat interesgarriak edo beharrezkoak izan daitezkeela gure webguneko zerbitzuetako batzuk egiteko. Dena den, webgune horiek ez ditugu inola ere guk kontrolatzen.
Esteka horiek aukera emango dizute zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez errazago bilatzeko, edo gure webguneko zenbait zerbitzuren kudeaketa errazteko, hala nola gure online dendan egindako erosketen tramitazioa, ordainketa eta fakturazioa.
Nolanahi ere, web-orri horiek ez dira ATHLETIC CLUBenak, eta ez ditu haien edukiak berrikusten, ezta gune horietan agertzen diren edo ez diren eta/edo eskuragarri dauden edo ez dauden zerbitzuak, edo estekatutako orriaren funtzionamendua edo egin dezaketen datuen erabilera eta tratamendua ere. Halaber, ez ditu berrikusten egin ditzaketen arau-hausteak edo guneetan sartzeagatik edo guneak erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteak. Esteka egoteak ez du esan nahi, nahitaez, inolako loturarik dagoenik erakundearen eta eduki horien edo haien kokalekuen titular diren pertsonen edo erakundeen artean.
Hortaz, ATHLETIC CLUBek ez du inolako erantzukizunik izango estekatutako webguneen gainean, ez eta web-orri horien funtzionamenduaren, edukien eta bertan ostatatutako zerbitzuen eta estekatutako webgune horietan egon daitezkeen esteken gainean ere.
Arren eskatzen dugu web-orri horien lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun-politikak irakurtzeko, web-orri horietan datu pertsonalak sartu aurretik, eta, zalantzarik izanez gero, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, haien pribatutasun-politikei buruzko argibide gehiago lortzeko.
Erabiltzaileren batek estekatutako webgune horietan dauden eduki, zerbitzu edo jarduerak legez kontrakoak edo desegokiak direla sumatzen badu, berehala jakinarazi beharko dio ATHLETIC CLUBi, hala badagokio, egokitzat joten dituen neurriak har ditzan.
c) Hirugarrenen webgune honetan sartzeko web-orrietan dauden hiperestekak
Pertsona edo erakunde batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik webgune honetan sartzeko, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Berariaz debekatuta dago ATHLETIC CLUB webgunearen orri bat erakunde horrena ez den beste webgune batean aurkeztea («framing» izeneko teknikaren bidez edo ondorio beretarako edo antzekoetarako erabiltzen den beste edozein teknikaren bidez), baita ATHLETIC CLUBen bidez zabaldutako edozein eduki beste webgune batean sartzea ere, «in line linking» izeneko teknikaren bidez, edo ondorio beretarako edo antzekoetarako erabiltzen den beste edozein teknikaren bidez, erakundeak horretarako berariazko baimenik eman ez badu.
- Hiperesteka jartzeko aukeratzen den webguneak ez du izango inolako logotiporik, ikonorik, markarik, merkataritza-izenik, establezimendu-errotulurik, izendapenik, esloganik edo ATHLETIC CLUBi dagokion beste zeinu bereizgarririk, baldin eta erakundeak horretarako berariazko baimenik eman ez badu.
- Nolanahi ere, hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi ATHLETIC CLUBen eta hiperesteka duen web-orriaren edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta ATHLETIC CLUBek hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen duenik ere. ATHLETIC CLUBek ez du inolako erantzukizunik izango hiperesteka duen web-orrian edo atarian jendearen eskura jarritako eduki edo zerbitzuen gainean, ezta haietan jasotako informazio eta adierazpenen gainean ere.
- Hiperesteka duen web-orriak ez du jasoko zilegia ez den informaziorik edo edukirik, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakorik, ezta hirugarrenen eskubideen aurkakorik ere.
- ATHLETIC CLUB webgunean sartzeko hiperestekek orri nagusira joko dute, edo webgune horretako atalen orrialde nagusietara.
6. PUBLIZITATEA
ATHLETIC CLUBen jabetzako webguneak, baita bertan dauden azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatalek publizitate-edukiak izan ditzakete, edo babestuta egon daitezke. Iragarleen eta babesleen ardura da, eta haiena baino ez, webgunean sartzeko bidalitako materialek kasuan kasu aplikatzekoak diren legeak eta baimenak betetzen dituztela ziurtatzea. Webgunearen titularra ez da izango publizitate-edukietan edo babesleen edukietan jaso daitekeen errore, oker edo irregulartasunen erantzule, ezta horrek sentsibilitatean eragin ditzakeen kalteena ere.
7. JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK ETA PUBLIZITATE-EDUKIAK
ATHLETIC CLUBek webgune honen erabiltzaileei jakinarazten die, aurretiazko kontratu-harremanik izanez gero, informazioa bidaliko diegula gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuen inguruan (jakinarazpen elektronikoen bidez ere), gure interes legitimoan oinarrituta. Halako informaziorik bidaltzerik nahi ez baduzu, helaraz iezaguzu, mesedez, mezu bat [email protected] helbidera, eta ez dizugu bidaliko.
Halako jakinarazpenak bidaltzeko baimena ukatzeak ez du esan nahi zure datuak tratatuko ez ditugunik pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako xedeetarako. Bezeroa ez bazara, halako publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak bitarteko elektronikoen bidez bidaliko dizkizugu soilik, baldin eta baimena ematen badiguzu. Horretarako, gure web-orrian espresuki xede horrekin dagoen aukera sakatu behar duzu.
8. PASAHITZAK ETA EREMU PRIBATUA
Zerbitzu jakin batzuetan, eremu pribatuan, intranetean eta abarretan sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza bidaltzen badizkiogu erabiltzaileari, bere erantzukizun esklusiboa izango da horiek gordetzea, konfidentzialtasun eta sekretu zorrotz eta erabatekoak bermatuta. Pasahitza arduraz zaindu, erabili eta gorde beharko du, eta espresuki debekatuta dago hura hirugarrenei lagatzea. Hortaz, erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira eta berari egotzi ahal izango zaizkio webgunearen titularrarentzat eta gainerako internautentzat sor daitezkeen ondorio kaltegarriak. Identifikatzailea eta/edo pasahitza lapurtu, galdu edota baimenik gabe erabili edo eskuratuz gero, ukitutako pertsonak berehala jakinarazi beharko dio ATHLETIC CLUBi, beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira, berandu jakinaraztearen ondorioz, ATHLETIC CLUBek nahiz beste erabiltzaile batzuek izan ditzaketen kalteak.
ATHLETIC CLUBek ez du inolako erantzukizunik izango datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren gainean, baldin eta gorabehera horiek sistemei egindako eraso baten edo baimenik gabeko sarrera baten ondorioz gertatzen badira —ezarritako segurtasun-neurrien bitartez hori detektatzea ezinezkoa denean—, edo, pasahitzak edo datu pertsonalak zaindu eta babestean erregistratutako erabiltzaileak ardurarik gabe jokatzearen ondorioz gertatzen badira.
Webgune honetako eremu pribatuan sartzeko, ezinbestekoa da erregistratzea, eta, horretarako, oinarrizko informazioa baino ez da eskatuko, eremu pribatuan zure profila sortzeko behar dena. Erregistratzeko inprimakia bete ondoren, zure identitatea egiaztatu ahal izango dugu, zure profila aktibatzeko.
9. SARE SOZIALAK
Gure webguneek eta aplikazio mugikorrek sare sozial batzuetarako konektoreak dituzte. Erabiltzaileak sare sozial batean jardutea aukeratzen duenean, gure webguneetan edo gure aplikazio mugikorren bidez duen jarduera sare sozial horren eskura jarriko da. Datuak cookieen bidez bil daitezke, funtzionamendu egokia ahalbidetzeko; adibidez, IP helbidea edo gure webguneetan bisitatzen ari den orria.
Erabiltzaileak saioa hasten badu sare sozial batean gure webguneetako bat edo aplikazio mugikorretako bat erabiltzen ari denean, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango du erabiltzailearen profilean, eta informazioa sare sozialera bidaliko da. Datu-transferentzia hori egiterik nahi ez baduzu, irten sare sozialeko saiotik gure webgunean sartu baino lehen, guk ezin baitugu eragotzi datuak jasotzeko eta konektoreen bidez transferitzeko aukera hori.
Sare sozialak ez daude zuzenean ostatatuta gure zerbitzarietan. Erabiltzaileek haiekin dituzten interakzioetan, haien politikak aplikatzen dira, eta ez gureak. Sare sozial horien pribatutasun-politikak irakurtzeko gomendatzen dizugu, datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza eskuratu dezazun.
10. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA, JURISDIKZIOA ETA ESKUMENA
Baldintza hauen interpretazioaren inguruan eta webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein alderdiren inguruan gatazkarik edo eztabaidarik izanez gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia aplikatuko dira, eta eskumena Bilboko auzitegiek izango dute.