Lezaman jokatuko da LaLiga Genuineko finala

Eman izena boluntario gisa eta bizi finala barrutik

LaLiga Genuine finala Lezaman izango da aurten, maiatzaren 30etik ekainaren 1era. LaLiga Fundazioak eta Athletic Club Fundazioak bultzatutako ekitaldia da, eta 40 taldek baino gehiagok jokatuko dute.

Boluntarioak bilatzen ditugu

Finala Genuineko ekimena hobeto ezagutzeko unerik onena da eta proiektua lehen pertsonan bizitzeko aukera paregabea. Finala bikaina izan dadin, zure laguntza behar dugu zeregin errazetan, hala nola laguntzan edo gidaritzan.

Eman izena maiatzaren 16a baino lehen.

Genuine esperientzia bizi!