Hilero bezala, Club Athletic-ek historia edo gaurkotasun zuri-gorriari buruzko galdera batean parte hartzea proposatzen dizu.
Otsaileko galdera asmatzen dutenek RCD Mallorcaren aurkako partidarako eta UEFAko 1/8 itzulerako sarrera bikoitz baten zozketan sartuko dira.
Otsaileko galdera honakoa da: ZEIN URTETAKOA DA MOSERREK DOHAINTZAN EMANDAKO ATHLETICEN LEHEN EKIPAJE OFIZIALA, ETA AC MUSEOAN DAGOENA? Erantzuna baldin badakizu, sartu zure “Nire Kontua” eremu pertsonalean, eta esan erantzuna:
Urtarrileko lehiaketan, galdera hau egin genuen: ZEIN FILMEK IRABAZI DU THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL 2024ko FILM ONENAREN PUBLIKOAREN SARIA? Parte hartu duten 1.999 jarraitzaileetatik 982k asmatu dute erantzuna: Copa 71. Hauek dira zozketako irabazleak:
- 27029: Sarrera bikoitza Athletic Club – Girona Fc partidarako
- 24634: Sarrera bikoitza emakumezko Athletic Club – Real Sociedad partidarako
- 28969: Sarrera bikoitza Athletic Club – Real Valladolid partidarako
Zorionak guztioi!
Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako abantailez gozatu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic.