132 sarrera ditugu zu bezalako kideentzat.
Zozketan izena emateko epea gaur, martxoak 26, 10:00etan hasiko da eta datorren ostiralean, martxoak 28, goizeko 10:00etan amaituko da. Beti bezala, sarrerak “Nire kontua” ataletik eska ditzakezu, zure kredentzialak sartuz eta “Abantailak eta zozketak” / “Beste zozketa batzuk” atalera sartuz.
ESKATU ZURE CLUB ATHLETIC SARRERA
Sarreren prezioa 40€koa izango da. Saridun izaera besterengarritzat jotzen da, eta hirugarren bati utzi ahal izango zaio sarrera erabiltzen. Hirugarren hori identifikatu egin beharko da Klubak sarrera jaso aurretik eskatzen dituen datuekin. Martxoaren 28an argitaratuko da irabazleen zerrenda.
Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta mota honetako abantailez gozatu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic!