Fundación Athletic Club

Amaitu da Kopako finalerako Club Athleticen zozketan izena emateko epea

6.941 izen-emate erregistratu dira eskuragarri dauden 300 sarrerak eskuratzeko

Gaur arratsaldeko 18:00etan amaitu da Club Athleticeko kideetzako 300 sarreren zozketan izena emateko epea. 6.941 inskripzio erregistratu dira.

Bihar, martxoak 22, ostirala, zozketa egingo da, inskripzio bikoiztuak eta/edo okerrak berrikusi ondoren. Modu egokian argitaratuko dira izena eman duten guztiak eta, era berean, zozketa horretan sarituak izan direnak, datorren astetik aurrera Kopako finalerako sarrera erosteko aukera izango dute.