Fundación Athletic Club

Athletic Club – FC Barcelona (Liga F) partidara joateko Club Athletic izen-ematea

Azaroaren 26an (igandea) Lezaman jokatuko den neurketara joan nahi duten bazkideek webguneko Txokoan eman beharko dute izena datorren astearte baino lehen

F Ligan Athletic Clubek eta FC Bartzelonak azaroaren 26an (igandea) Lezaman (18:00etan) jokatuko duten partidara joan nahi duten bazkideek webguneko Txokoan (Bazkideentzako Zerbitzuak / Emakumezkoen Sarreren Zozketa atala) eman beharko dute izena datorren asteartea baino lehen (Azaroak 21, 18:00etan). Inskripzioak gizonezkoen lehen taldeko kanpoko partidetarako egiten den modu berean egingo dira, eta banaka edo taldeka egin ahal izango dira (talde bakoitzeko gehienez lau bazkide).

Hitzartutako klubetarako ohiko sarrerak kendu ondoren, bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua (1.438 sarrera) baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa bidez ezarriko da asteazkenean, azaroaren 22ean, eta emaitza egun berean argitaratuko da Klubaren webgune ofizialean.

Lezaman sartzen diren gainerako kolektiboentzat (Gazte Abonoa eta Club Athletic) azaroaren 22an, asteazkena, irekiko da izena emateko epea, 10:00etan, eta osteguneko 10:00ak arte egongo da irekita, bi kolektiboetako pertsonei bidaliko zaien posta elektronikoaren bidez. Sarreren sorta hori 150 sarrerakoa izango da gutxienez, eta kopuru hori handitu egingo da izena eman duten bazkideen kopurua eurentzat gordeta zeuden sarreren kopurua baino txikiagoa bada. Gazte Abonoen eta Club Athleticen izen-emateak eskuragarri dauden eserlekuen kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da azaroaren 22an bertan.

Izena ematen duten eta sarrera esleitzen zaien bazkideak, Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideak bakarrik sartu ahal izango dira Lezamako partida honetara.