Fundación Athletic Club

Athletic Club-MADRID CFF KOPAKO PARTIDA SAN MAMESEN JOKATUKO DA

Emakumezkoen Athletic Club San Mamesera itzuliko da. Urtarrilaren 14an, igandea, 17:00etan, Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidan Madrid CFF-ren aurka jokatuko du. Jarraian, neurketa horretarako sarrerak eskuratzeko prozedura eta denborak zehazten dira.

Athletic Clubeko bazkideek 0 €ko prezioan sarrera bat erosi ahal izango dute lehentasunez ostiral honetako 12:00etatik aurrera. Bazkide txartelak EZ du zelaian sartzeko balio izango eta, beraz, bazkide bakoitzak bere eserlekua erreserbatu beharko du. Hauek zenbakituta egongo dira, eta ez du zertan bere ohiko eserlekua izan behar.

BAZKIDEEN sarrerak erreserbatu

Horrez gain, bazkideek beste bi sarrera erosi ahal izango dituzte, 10 eurotan (+1 € kudeaketa-gastuak) helduentzat eta 5 eurotan (+1 € k.g.) 17 urtetik beherakoentzat.

Bazkideentzako salmenta esklusiboa asteleheneko 12:00ak arte egongo da martxan, orduan irekiko baita salmenta orokorra. Bazkideek sarrera doan lortzen jarraitu ahal izango dute une horretatik aurrera, baina eserlekua aukeratzeko lehentasunik gabe.

Club Athleticeko kideek 72 ordu izango dituzte (ostiraleko 12:00etatik asteleheneko 12:00etara) sarrera kosturik gabe erreserbatzeko. Horrez gain, beste sarrera bat erosi ahal izango dute 10 eurotan (+1 € k.g). Salmenta orokorra ireki ondoren, doako sarrera ere jaso ahal izango dute, eserlekua aukeratzeko lehentasunik gabe.

CLUB ATHLETICEKO sarrerak erreserbatu

Bestalde, Gazte Abonoek doan erreserbatu ahal izango dute bere eserlekua Ipar Beheko Harmailan abenduaren 22ko, ostirala, 12:00etatik aurrera.

GAZTE ABONOEN sarrerak erreserbatu

Salmenta orokorra publikoarentzat

Publiko orokorrarentzako sarreren online salmenta astelehenean, 12:00etan, aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 € k.g.) eta 17 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1 € k.g.).

Sarrerak leihatiletan erosteko ordutegia honako hau izango da:

  • Urtarrilak 12, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Urtarrilak 13, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.
  • Urtarrilak 14, igandea, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Edukieraren banaketa

San Mamesek mailaz maila irekiko ditu harmailak, sarrera-eskariaren arabera:

  • 1. fasea: Ekialde-Behekoa, Nagusi-Behekoa, Iparralde-Behekoa* eta Hego-Behekoa.
  • 2. fasea: Ekialde Handia
  • 3. fasea: Hegoalde-Altua, Iparralde-Altua eta Nagusi-Altua (ordena honetan eta 2. eta 3. faseen okupazioaren arabera)

* IBH: Gazte Abonoentzako bakarrik irekia.