Gorritazuria familiako kideek ere La Cartujan egoteko aukera izango dute apirilaren 6an.
Izena emateko epea bihar, martxoak 15, hasiko da goizeko 10:00etatik aurrera eta datorren ostegunean, martxoak 21, arratsaldeko 18:00etan amaituko da. Gorritazuria familiako kideek, epe horretan alta egiten direnekin batera, “Nire kontua” atalean izena eman ahal izango dute, alta ematean jaso zituzten kredentzialak sartuz eta “Abantailak eta zozketak”/”Beste zozketa batzuk” atalean sartuz.
Gogorarazten dizugu zure erabiltzailea kontsulta dezakezula alta ematean jaso zenuen ongietorri-mezuan eta zure kide-zenbakia, bai zure karnetan, bai zure gune pribatuan.
Izen-ematea bakarka zein bikoteka egin daiteke, eta biak Club Athletic-en kideak izan behar dira. Horretarako, laguntzailearen kodea eta kide-izena sartu beharko dira inskripzioan. Laguntzailearekin izena ematen ez bada, EZ bete beharko da “Kide laguntzailearen kodea” eremuan, eta EZ “Kide laguntzailearen izena” eremuan. Kidea ez den laguntzaile bat inskribatzen bada, parte-hartzea banakakoa izango da.
Sarituaren izaera besterengarritzat jotzen da, eta sarreraren erabilera hirugarren bati utzi ahal izango zaio. Hirugarren hori Klubak eskatzen dituen datuekin identifikatu beharko da sarrera hartu aurretik. Martxoaren 22an, ostiralean, saridunen zerrenda jakinaraziko da.
Horaindik Club Athletic-ekoa ez bazara, egin zaitez hemen!