Fundación Athletic Club

CLUB ATHLETICEN HILEKO LEHIAKETA: ATHLETIC-BARCELONA ETA ATHLETIC-ALAVES PARTIDETARAKO SARRERAK LORTU.

Otsaileko galderaren saria LaLigako hurrengo partidetarako sarrera bikoitzak dira, San Mamesen, Bartzelonaren eta Alavesen aurka.

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Otsaileko galderaren asmatzaileak datorren martxoan San Mamesen FC Bartzelonaren aurka (2 edo 3ko asteburuan) eta Deportivo Alavesen aurka (16 edo 17ko asteburuan) jokatuko diren partidetarako bi sarrera bikoitzen zozketan sartuko dira.

Hauxe da galdera: “Zein egunetan osaptuko da Euskal no-league day-ren bigarren edizioa?”. Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Urtarrileko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Mallorcaren eta Gironaren aurkako neurketetarako sarrerak lortu dituzten Club Athletic kideak 30036 (Mallorca) eta 30296 (Girona) zenbakiak izan dira. Zorionak!