Fundación Athletic Club

Egin jauzi Katedralera Silbonen eskutik

Athleticzale txikienak Betisen aurkako partidan berdegunera aterako dira

Silboni esker, 6 eta 12 urte bitarteko athleticzaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute Athleticek San Mamesen jokatuko duen hurrengo partidan. Hamaika zortedunek jokalariei lagundu ahal izango diete aldageletako tuneletik berdeguneraino eta Katedralaren arnasa sentitu ahal izango dute datorren igandean, abuztuak 27, 21:30ean Betisen aurkako partidan. Horretarako, interesatuek formulario honetan eman beharko dute izena eta abuztuaren 22a baino lehen bete beharko dituzte beren datuak. Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin. Kontsultatu saridunekin jarduteko protokoloa. Oraindik Club Athletic-eko kide ez bazara, hemen eman dezakezu izena.