Fundación Athletic Club

FINALAURREKOETAN ZELAIRA SALTO EGIN

Club Athleticeko haurrek bakarrik egin ahal izango dute zelaira salto jokalarien eskutik Kopako finalerdietako hurrengo partidan.

Club Athletic-eko 5 eta 13 urte bitarteko jarraitzaileek edo Club Athletic-eko kideen senitartekoek bakarrik gozatu ahal izango dute esperientzia paregabeaz otsailaren 29an (osteguna, 21:30ean) San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Atletico Madrilen partiduan. Hamaika zortedunek jokalariei lagundu ahal izango diete aldageletako tuneletik berdeguneraino eta Katedralaren arnasa lehen pertsonan sentitu ahal izango dute Kopako finalerdian. Horretarako, interesa duten jarraitzaileek “Nire kontua” saioko “Beste esperientzia batzuk” tartean eman beharko dute izena, asteazkenean, otsailak 21, 09:00ak baino lehen.

Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta gogaide kodeak webgunean argitaratuko ditu.