Fundación Athletic Club

Kopako Atletico de Madriden partidan hamaikakoarekin argazkia ateratzea

Eman izena orain

Athleticek Kopako neurketaren hasieran hamaikakoarekin argazkia ateratzeko LaLigako etxeko partidetako ohiko zozketa bera jarri du martxan

Athletic Clubek jakinarazi nahi du datorren ostegunean, otsailak 29ean, Atletico de Madriden aurka San Mamesen jokatuko den Kopako finalerdia dela eta, LaLigako etxeko neurketa guztietan ohikoa den hasierako hamaikakoarekin haurren argazkia egingo dela.

Bazkideek adingabekoei izena emateko epea otsailaren 21eko (asteazkeneko) 00:00etatik 23:59ra izango da.

Irabazleek otsailaren 28an eta 29an, asteazkenean eta ostegunean, San Mameseko txarteldegietan hartu ahal izango dituzte txartelak.

Izen-emateko baldintzak: 

  • Haurren sarreren prezioa: 15 euro
  • Haurren adina: Neurketa datean 5 eta 13 urte bitarte (biak barne) izatea.
  • Jarraitzaileek lehen pertsonan hartu ahal izanen dute esperientzia hau, edo txartela 5 eta 13 urte bitarteko haur bati lagaz.
  • Sarreraren prezioak partidaren ondorengo egunetan argazki ofiziala jasotzea barnebiltzen du.

Eman izena “Nire kontua”-tik / abantailak eta zozketak / beste esperientzia batzuk Club Athletic-en web guneko eremu pribatuan.