Fundación Athletic Club

HILEKO LEHIAKETA MARTXOA

Martxoaren galderaren saria LaLigako hurrengo partidetarako sarrera bikoitzak dira, San Mamesen, Villarrealen eta Granadaren aurka.

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Martxoko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren Villarreal (apirilak 13ko asteburua) eta Granada (apirilak 20ko asteburua) aurkako partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Hauxe da galdera: “Ze egunetan pasatzen da Korrika 2024 San Mamesetik?”. Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau. Otsaileko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Bartzelonaren eta Alavesen aurkako neurketetarako sarrerak lortu dituzten Club Athletic kideak 25363 (Bartzelona) eta 20874 (Alaves) zenbakiak izan dira. Zorionak!