Bideojokoen marka ezagunak, gaming-merkatuan erreferentea denak, Athletic Clubek antolatutako txapelketarekin bat egin du
PlayStation Espainiak AC eSports Tournament txapelketarekin bat egin du. Lehiaketan parte hartzeko PlayStation 5eko FC 24 bideojokoarekin online jokatu behar da, eta azaroaren 25ean San Mamesen ekitaldi presentzialak izango dira, bai eta abenduaren 17an ere, lehen taldeetako jokalariekin batera jokatuko den final handian.
Horrela, Athletic Cluben txapelketak hiru Liga ezberdin ditu: “Harrobi Liga”, adin txikiko athleticzaleentzat; “Club Athletic Liga”, bazkide, Club Athletic eta Clubeko Peñetako kideentzat; eta “PlayStation Liga”, PlaySation 5eko adin nagusi diren jokalari guztientzat irekia, baldin eta, hainbat arrazoi direla medio, ezin izan badute beste bi ligetan izena eman.
Liga honetan parte hartzeko, jokalariek PlayStation 5 menuaren bidez (EA Sports FC 24 atala) eman ahal izango dute izena gaurtik aurrera, azaroak 3, 1 vs 1 partiden dinamiketan parte hartzeko. PlayStation Ligako partidak azaroko asteburu guztietan egongo dira eskuragarri, ostiraletik igandera, 17:15etik 22:15era.
Asteburu bakoitzeko torneoen bidez hamar jokalari onenak aukeratuko dira, sariak jasoko dituztenak eta abenduaren 17an San Mamesen jokatuko den azken faserako automatikoki sailkatuko direnak. Bertan, “Club Athletic Ligako” jokalari onenen aurka lehiatuko dira, Athletic Clubeko lehen taldeetako jokalariez gain.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu PlayStation Españaren bloga.