Fundación Athletic Club

Club Athletic: lortu Atletico de Madrid eta Las Palmasen aurkako sarrerak

Azaroko galderak abenduan San Mamesen jokatuko diren partidetarako bi sarrera bikoitz ditu sari

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Azaroko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren Atletico de Madriden etaUD Las Palmasen partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.  

Hauxe da galdera: “Athleticek, 1977an, UEFA kopako finaleko lehen partida jokatu zuen Turinen Juventusen aurka. Zein koloretakoa zen lehoien kamiseta partida hartan?”. Erantzuna baldin badakizu, bete galdetegi hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz.  Urriko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, RC Celtaren eta Rayoren aurkako partidetarako sarrerak lortu dituzten Club Athleticeko kideak 24579 (Celta) eta 23110 (Rayo) zenbakiak izan dira. Zorionak!  

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!