Fundación Athletic Club

Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen UD Almeriaren aurka

11 ume gure jokalariekin batera irten ahal izango dira zelaira eta ondoren partidaz gozatu ahal izango dute senide batekin Katedraleko Skyboxetatik

5 eta 12 urte bitarteko Club Athleticeko kideek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute urriaren 6ko Athletic Club-UD Almeria partidan. Zozketan saritutako hamaika haur jokalariekin batera irten ahal izango dira zelaira aldageletako tuneletik berdeguneraino, Katedralaren arnasa sentituz. Ondoren, partidaz gozatu ahal izango dute senide batekin Katedraleko Skybox batetik.

Horretarako, interesa duten Club Athleticeko kideek galdetegi honetan izena eman beharko dute bere datuekin urriaren 3a baino lehen. Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta Club Athleticeko kodeak webgunean argitaratuko ditu.

Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, batu zaitez Clubera orain! 

Irailaren 20tik urriaren 2ra arte alta ematen duten guztiak automatikoki sartuko dira esperientzia honetaz gozatzeko zozketan.

Irabazleekin jarraitu beharreko protokoloa