Fundación Athletic Club

Izena eman ezazu AC eSports Tournament-ean!

Athletic Club bideojokoen munduan barneratuko da EA Sports FC 24 jokoaren txapelketa erakargarri batekin, San Mamesen finalak jokatuko direlarik eta lehen taldeetako futbolarien parte-hartzearekin

Athletic Clubek AC eSports Tournament-a aurkezten du, EA Sports FC 24 (lehengo FIFA) jokoaren PlayStationeko online txapelketa, zalego zuri.gorriari doan eskainiko zaiona. Halaber, txapelketak bi final izango ditu San Mamesen eta erakargarritasun handi gisa, lehen taldeetako jokalariek parte hartuko dute.

Klubaren sarrera da eSporten munduan, non Joko Arduratsuan eta Athletic definitzen duten filosofia eta balioetan oinarritutako ikuspegi bereizgarri baten bidez posizionatzea bilatzen duen.

Hori dela eta, bere bazkideak, Club Athletic-eko kideak, peñistak eta Gazte Abono adinez nagusiak alde batetik (Club Athletic Liga), eta besteak (Harrobiko Liga) hitzartutako ikastetxe eta kluben ordezkari gisa 14 eta 17 urte bitarteko gazteak izango dira lehenengo edizio honetan parte hartuko dutenak. IZENA EMAN ORAIN. 

https://www.youtube.com/watch?v=Al4qFXNvSNQ

Urritik abendura bitartean online garatuko da eta aurrez aurreko bi final izango ditu San Mamesen, non lehen taldeetako jokalariak lehian sartuko diren. Txapelketa PlayStation bidez eta EA Sports FC jokoarekin bakarrik jokatuko da, Athleticen gizonezkoen eta emakumezkoen taldeekin beti. Lehiaketako zenbait partida streaming plataformetan eskainiko dira sektorean esperientzia duten casterren eskutik. 

Sailkapen-faseko partida erabakigarriak eta txapelketako finalak aurrez aurre jokatuko dira San Mamesen azaroaren 25ean eta abenduaren 16ko eta 17ko asteburuan, harmailetan ikusleak egongo diren zuzeneko ekitaldi banatan eta hainbat jolas-jarduera, joko, zozketa eta sorpresa batuko dituztelarik.

Harrobiko Liga eta Club Athletic Liga

AC Sports Tournament txapelketak bi parte-hartze ildo izango ditu txapelketaren azken fasera arte: Harrobiko Liga, non 14 eta 17 urte bitarteko adin txikiko athleticzaleak lehiatuko diren, euren ikastetxeak eta hitzartutako klubak ordezkatuz, eta Club Athletic Liga, adin nagusikoentzat, bazkide direnentzat, Gazte Abonoarentzat, peñazaleentzat edo Club Athleticeko kideentzat. Oraindik Klubekoa ez bazara, urriaren 13a baino lehen gorritazuria txartela eskuratu eta eman izena.

Finalera iristen diren bi ligetako parte-hartzaileek hiruko finala jokatuko dute, eta bertan lehen taldeetako futbolariak batuko dira.

Online Jardunbide Egokien Ziurtagiria

Athletic Clubek doako prestakuntza laburra sortu du AC eSports Tournament programan parte hartzen duten adingabeak bideojokoez eta online jarduerez ingurune seguru batean gozatzeko jardunbide egokiei buruz kontzientziatzeko helburuarekin.

Prestakuntza amaitzeko, galdetegia bete beharko da Online Jardunbide Egokien Ziurtagiria lortzeko. Baldintza hori nahitaezkoa da Harrobiko Ligan izena eman nahi duten parte-hartzaile guztientzat (adingabeak).

Izena emateko fasea

2023KO IRA. 25A

AC eSports Tournament webgunean izena emateko fasea zabalik dago dagoeneko. Athleticzalea bazara eta futboleko bideojokoak gustuko badituzu, eman izena orain eta, jolastu!