Fundación Athletic Club

Club Athletic: ezagutu jokalariak Lezaman!

Batu zaitez orain eta lehoiekin arratsalde ahaztezina igarotzeko esperientziaren zozketan sartu

Club Athleticeko kidea izateak saria du. Inprimaki hau betetzen duten kide guztiek 10 esperientzia esklusiboren zozketan parte hartu ahal izango dute, datorren azaroko entrenamendu baten ondoren lehen taldeko jokalariak ezagutu eta ondoren Lezamako instalazioak bisitatzeko.

Horretarako, interesa dutenek azaroaren 3a baino lehen eman beharko dute izena Club Athleticeko euren datuekin. Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, eskatu zure karneta azaroaren 3a baino lehen eta zozketan automatikoki sartuko zara.

Athletic telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta bere kide kodeak webgunean argitaratuko ditu.

Adingabe bat inskribatzen bada, haren legezko tutoreek baimen hori bete beharko dute, esperientzia bakar horren zozketan sartu ahal izan dadin.