Fundación Athletic Club

Ohiko galderak

Izena hemen eman dezakezu: https://clubathletic.athletic-club.eus/eu/hasiera AUKERATU ZURE KARNETA botoian klik eginda eta galdetegia betez zure Club Athleticeko txartela eskuratzeko.
Athletic Clubean harpidetzeko ordainketa VISA edo Mastercard kreditu-txartelarekin egiten da.
Behin harpidetza ordainduta, ongietorria emateko posta elektroniko bat jasoko duzu, alta berretsiz. 5 laneguneko epe batean zure txartela pertsonalizatuta jasoko duzu ongietorria emateko sortaren barnean. Nazioarteko harpidetzen kasuan, jomuga-herrialdearen arabera baldintzak aldatu ahal dira.
Harpidetza automatikoki berritzen da alta eman eta 365 egun igarotzen direnean.
Ez da ongietorria emateko sortan aldaketarik onartzen, ezta itzulketarik ere. Gairen bat egoera txarrean jaso baldin baduzu edo okerreko gaia jaso baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbide elektronikoan. Ahal bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan gorabehera ebazteko.
Penintsula barnean igorpenak doakoak dira. Gainerako jomugetarako, hauek dira tarifak:
  • Balearrak, Kanariak, Ceuta eta Melilla: 15 €.
  • A nazioarteko eremua: Andorra, Albania, Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Errusia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Ghana, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika eta Vatikanoa: 11 
  • B nazioarteko eremua: Erresuma Batua, Guernsey, Jersey, Gibraltar, Liechtenstein, Suitza eta Turkia : 15 
  • C nazioarteko eremua: Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Kanada: 22 €
  • Munduko gainerakoak: Garraio-saria: 25 €.
Penintsula barnean igorpenak doakoak dira. Gainerako tokietarako, hauek dira tarifak:
  • Balearrak, Kanariak, Ceuta eta Melilla: 3 €
  • Espainiatik kanpo: 5 €
Webgune ofizialeko https://www.athletic-club.eus/sarrerak atalean, San Mamesen jokatuko den hurrengo partidan klik eginez. Club Athleticeko kideek partidarako 2 sarrera erosi ahal izango dituzte gehienez, 72 orduko lehentasunarekin. Horretarako, erabiltzaile-izena eta Club Athletic-en alta prozesua amaitu ondoren posta elektronikoz ematen den pasahitza erabili behar dira. Publiko orokorrarentzako sarrerak, oro har, partidaren aurreko astearen hasieran jartzen dira salgai.
Club Athletic-eko kideek % 5eko deskontua izan dezakete Athletic Clubeko denda ofizialetan, txartel pertsonalizatua erakutsiz edo, bestela, https://denda.athletic-club.eus/ online dendan identifikatuz, ongietorri/altako postan ematen diren kredentzialak erabiliz.
  • 1. Klikatu joan nahi duzun partidako “Club Athletic” botoian.
  • 2. Aukeratu eseri nahi duzun zelaiko gunea eta aukeratu zure eserlekuak.
  • 3. Kutxatila bat irekiko da, altaren helbide elektronikoan jaso zenuen erabiltzailea eta pasahitza sartzeko.
  • 4. Baliozkotu eserlekuak
  • 5. Jarraitzailea adingabea bada, sarrera bat erosi ahal izango du prezio berezian, izakinak agortu arte. Horretarako, sartu “INFANTIL” kodea “Club Athletic promozioa” izeneko kutxatilan.
  • 6. Sartu zure datu pertsonalak eta bertaratutakoenak, baita zure sarrerak jaso nahi dituzun helbide elektronikoa ere.
  • 7. Egin ordainketa
  • 8. Partidaren egunean, tornuetan, sartu mugikorrean inprimatutako edo deskargatutako sarreraren bidez.
Hau da:
  • Sarreren eskuragarritasuna web orrian agertzen dena da.
  • 9 sarrera baino gehiago eskatzeko, jarri harremanetan taldeekiko arretarekin [email protected] helbidean.
  • Eskaera handiko partidan ilara birtuala egongo da: nabigatzailea ez ixtea gomendatzen da, ilaran esleitutako zenbakia ez galtzeko.
  • Hautatutako eserlekuak orgatxoan gordeko dira 10 minutuz. Nabigatzailea orgatxoan dauden eserlekuekin ixten bada, edo beste aparatu batean eserlekuak aukeratuta badaude, 10 minutu igaro arte blokeatuta egongo dira. Erabiltzaile batek aukeratzen badu, baina sarrerak erosten ez baditu, 10 minuturen buruan berriro egongo dira eskuragarri.
  • Orrialdea blokeatzen bada, cachea ezabatzea gomendatzen da.
Bai, edozein unetan eta zuk zeuk egin zaitezke Premium eta hobetu ditzakezu zure onurak "Nire Kontua" eremutik, Harpidetzaren Kudeaketa atalean. Aldaketa unean bertan egiten da, eta beste harpidetza bat sortzen da 12 hilabeterako.

Bai, zure Club Athletic txartelaren abantailez gozatu duzun hilabeteen arabera, tarifa
berriaren gaineko deskontua eskaintzen dizugu.
Deskontu-taula kontsulta dezakezu:

 

 

Club Athletic Premiumeko kide izateagatik lortutako kupoia LaLigako partida guztietan erabil daiteke, Real Madril, FC Bartzelona eta Real Sociedaden aurkako partidetan izan ezik. Kupoia denboraldian behin bakarrik erabili ahal izango da.

Club Athletic Premium-eko lehentasunezko sarrera Club Athletic-eko jarraitzaileentzat dagoen aurresalmenta baino 24 ordu lehenago aktibatzen da. Lehentasunezko epe hori UEFA Europa Leagueko, Kopako eta Real Madril, FC Bartzelona eta Real Sociedaden aurkako LaLigako partidetarako soilik aktibatzen da. Premium kideek 2 sarrera erosi ahalko dute gehienez, lehentasunezko epearen hasieratik Club Athleticen aurresalmenta amaitu arte.

Gainerako partidetarako, Club Athletic-eko gainontzeko jarraitzaileen aurresalmentan sartzeko aukera izango dute eta 2 sarrera ere erosi ahal izango dituzte.

Bai, erosoago bazaude Club Athletic txartelera jaitsita, eta abantailaren bat gutxiagoz gozatu, zuk zeuk eska dezakezu harpidetza-aldaketa "Nire kontua" eremutik, "Harpidetzaren kudeaketa" atalean. Aldaketa zure egungo txartelaren iraungitze-datatik aurrera gauzatuko da.

Welcome Pack-aren barruan AC Museoaren gonbidapena jasoko duzu. Museoaren erakusmahaian “Museoa + Tourra audiogiarekin” doako sarrera batekin trukatu ahal izango duzu Club Athletic Premium txartela aurkeztuz.

Bai, zure harpidetza bertan behera utzi eta athleticzale izatera pasa zaitezke Harpidetzaren kudeaketa eremutik zure arlo pertsonalean. Baja eskatu beharko da, gutxienez, urteko harpidetza amaitu baino hilabete lehenago, eta zure egungo txartela iraungitzen den egunetik aurrera izango du eragina.